XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Itz bakoitza Eriotzarengandik baieztatua izanik bere etsipena aunditu, gehiagoturik.

Soiñua! Soiñua!, oiuka enperadoreak eskatzen eban.

Zu nire urretxindor maitea, nigandik ondagarri ta doiki ugariaz gainduta izan zarana, abestu eizu niretzat!.

Baña urretxindorra ixil-ixilik, indar-giltsa emoteko ez ebalako lagunik.

Danak aiztu ziran beragaz, len ainbeste goraltzen ebenak, orain ez ziran agertzen.

Gaixoagana, enperadoreagana, Eriotzea geroago ta geiago makurturik, bere begi-zulo utsakaz adi-adi begiratuz.

Jauregi osoa ixiltasun izugarrian aurkitzen zan.

Ezelako bizitzaren irudirik ezin zeinkean sentidu.

Bereala, ustegabe, leio alboan, abesti gozo ta lilluragarri bat entzunik, urretxindorra, egiazko txoria, enperadorea gaixorik guztiz txarto, il zorian, egoala, atsegin apur bat beragan sortu gurean, basoko zugazti, lora ta errekatxua kutun eta maiteak itxita etorren.

Abestuten ziardun bitartean, enperadorearen ogea inguratzen eben arpegi guztiak, geldiro-geldiro aienatu arte zurbildu ta ezereztuten ziran, eta Eriotzea berbera be, bere abesti eresitzuak lilluratuta, gaixoagandik bere arreta baztertu eban.

Jarraitu eizu, urretxindorra, jarraitu....

Nik jarraitu dagidan gura ba dozu, emoidazu zure urrezko koroea, emoidazu zure espatea ta zure erre-makilla urrezko ederra ta zuretzat uts-utsean nire abestirik gozo, kutun eta lilluragarrienak abestuko dodaz.

Eriotzeak txoritxuen txio-txio bakoitzagaitik, espatea, koroe ta errege-makilla emon eutsazan.

Urretxindorrak bere txorotxiorik gozoenagaz, illobi urruneko bakartasun ixilla abestu eban, bere larrosa zurien usaiñ eta erri-miña abestu, baita be, saretz orlegieena, bizidunaren negar-tantalkaz azitzen dan bedar eze-guriñena, illargia illobe otsak laztantzen....

Eta Eriotzeari be, abesti bigun eta kutun orreik entzutean, barantz-miña sorturik eta enperadoreaz aiztuta, leiotik urten laiño zuri ta ots baten izpia bezela.

Eskerrak urretxindor maitea! Milla esker!, oiuka enperadoreak iñoan, bizia zan odola bere zanetatik barriro sentitzen ebala.

Nire laterritik nik erbesteratu zindudazan, eta zuk ostera, Eriotzearen iratxo ikaragarria ta bere ondoriok nigandik aldenduz ordaintzen daustazu!.

Zelan, txoritxu maitea, ordaindu al izango dautzut mezede au?.

Nik neure saria artu dot errege Jauna, urretxindorrak iñotsan, zuretzat lenegoz abestu nebanean zure begietan negar-tantal batzuk ikusi nebazan eta antzerlari, ertillari, batentzat ondiño olako gertaera bat baño sari obeagorik ez da.

Urrezko pitxi garesti, dizdiratsu bat balitza bezela nire biotzean, barne-barnean, oroipengarri ori gordeta dot.

Orain, enperadorea, egizu lo ta atseden apur bat artu nik zuretzat abesten dodan bitartean.

Olan egin eban eta bere, txoriaren, abestien urrumekatzeakaz enperadorea lo gozoro, amesgarrian luzaro iraun eban.

Eguzkiak bere izpi gozo ta alaikaz egun barri bateri argitasunara eragin eutsanean, bere gorputza, enperadorearen gorputza, alai, pozez, indartsu osasun osoaz aurkitu zan.